Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   HERRIKO ARTISTEN

RSS Herriko artisten erregistro bat zabaldu du Udalak

Jesus Zaballos alkateak, Gazteria eta Jaietako zinegotzi Txus Alonsok eta departamentuko teknikariek herriko artisten datu basea sortzeko udal erregistro berria aurkeztu dute.

1. argazkia

Alkateak iragarri du erregistroa zabalik egongo dela alor hauetan lan egiten duten artistentzat: musika, literatura, margoa, konposizioa, zinema, malabarismoa, abestia, dantza, bertsolaritza eta beste edozein diziplina artistikoa. Lasarte-Oriak kultura alorrean duen aberastasuna azpimarratu du, pertsonei zein taldeei dagokienez.

Zaballosek azaldu du Udalak artisten eta sortzaileen datu-base bat izan nahi duela, etorkizunean erabiltzeko modukoa antolatzen dituen kultura eta jai arloko jarduerei begira. Horrek informazioa izateko aukera emango die udal departamentuetatik sortzen diren lehiaketen, lokal-uzteen, proposamenen eta abarren inguruan.

Bihartik aurrera, 7.500 kartulina buzoneatuko dira herriko artistak beren datuak ematera anima daitezen. Erregistroan alta eman nahi duten pertsonak edo taldeak www.lasarteoriasarean.eu/artistak webean sartu eta haien izena, harremanetarako datuak eta aritzen diren diziplina utzi behar dituzte, baita beren weberako lotura (baldin badute). Kutur Etxean edo Gaztelekuan fitxa bat bete zere egin dezakete.

Kartela

Iturria: Lasarte-Oriako Udala