partekatu
• SAN PEDRO JAIAK
2017ko San Pedro jaietarako kartel-txapelketa
Irekita dago 2017ko San Pedro jaietarako kartel proposamenak aurkezteko epea. Parte hartu nahi dutenek apirilaren 10a baino lehen aurkeztu beharko dituzte bere diseinuak. Ondoren, parte-hartze prozesu baten bidez aukeratuko da kartel irabazlea.
![1. argazkia](https://www.historicosocialistasguipuzcoanos.com/imagenes/noticias/p1000647p-2.jpg)
Nahi duen orok har dezake parte, eta nahi beste proposamen aurkeztu. Aurkezten diren proposamenak orijinalak izango dira, eta ez dute balio beste edozein lehiaketatan sarituak izan direnak.
Kartel guztiek eraman beharko dute idatzia: “San Pedro Jaiak Lasarte-Oria 2017”. Lana egiteko teknika librea da.
Lehiaketan aurkezten diren kartelak, egileen baimenarekin, www.lasarteoriasarean.eu webgunean egongo dira ikusgai, eta ez da agertuko ez izenik ezta egilea ezagutzera eman lezakeen beste ezer ere ez.
Biztanleriak ikusgai diren lanen ingun. Gazteria, Festak eta Kirola Batzordeak izendatuko ditu kartel irabazlea aukeratzeko epaimahaiko kideak.
Irabazleak 600€ko saria jasoko du.
Iturria: Lasarte-Oriako Udala