partekatu
• LITERATURA
2018ko literatura-lehiaketara lanak aurkezteko epea
Maiatzaren 25an amaituko da Lasarte-Oriako literatur lehiaketarako lanak aurkezteko epea. Aurreko urteetan bezala, gaztelaniazko nahiz euskarazko poesiarako, ipuinetarako eta mikrokontakizunetarako sariak izango dira.
![1. argazkia](https://www.historicosocialistasguipuzcoanos.com/imagenes/noticias/P1080232p.jpg)
Idazlanek jatorrizkoak izan beharko dute, eta zenbait espezialitate eta kategoriatan lehiatu ahalko dira.
Haurrentzako kategorian, espezialitate hauetan lehiatu ahalko da:
- A kategoria: 2009. urtean eta hurrengoetan jaioak.
- Euskarazko Ipuina (gai librea, gutxienez folio bat).
- B kategoria: 2006, 2007 eta 2008. urteetan jaioak. -Euskaraz Ipuina (gai librea, gutxienez bi folio).
- C kategoria: 2003, 2004 eta 2005. urteetan jaioak.
- Euskaraz Ipuina (gai librea, gutxienez hiru folio)
- Poesia euskaraz (gai eta metrika libreak, gutxienez 60 bertso-lerro).
Espezialitate eta kategoria bakoitzerako sari hauek ezartzen dira:
- · 1. saria: 200 € eta diploma
- · 2. saria: 150 € eta diploma
- · 3. saria: 100 € eta diploma
Helduentzako kategorian, espezialitateak eta sariak hauek dira:
- · Poesia euskaraz. Gai, metrika eta hedadura libreak. Saria: Diploma eta 650 €
- · Euskarazko poesiako «Lasarte-Oria» saria. Gai, metrika eta hedadura libreak,1992 eta 2002 bitartean jaiotakoentzat. Saria: Diploma eta 650€
- · Poesia gaztelaniaz. Gai, metrika eta hedadura libreak. Saria: Diploma eta 650€
- · Gaztelaniazko poesiako «Lasarte-Oria» saria. Gai, metrika eta hedadura libreak, 1992 eta 2002 bitartean jaiotakoentzat. Saria: Diploma eta 650€
- · Mikrokontakizuna euskaraz. Gai librea, gehienez 1.500 karaktere, zuriuneak barne. Saria: Diploma eta 650 €
- · Euskarazko mikrokontakizuneko «Lasarte-Oria»saria. Gai librea, gehienez 1.500 karaktere, zuriuneak barne. 1992 eta 2002 bitartean jaiotakoentzat. Saria: Diploma eta 650 €
- · Mikrokontakizuna gaztelaniaz. Gai librea, gehienez 1.500 karaktere, zuriuneak barne. Saria: Diploma eta 650 €
- · Gaztelaniazko mikrokontakizuneko «Lasarte-Oria» saria. Gai librea, gehienez 1.500 karaktere, zuriuneak barne. 1992 eta 2002 bitartean jaiotakoentzat. Saria: Diploma eta 650 €.
Sarien banaketa azaroaren 17ean egingo da.
Iturria: Lasarte-Oriako Udala