Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   KONTRATAZIOAK

22 kontratazio berri egingo dituzte urtea amaitu aurretik Buruntzaldean

Beterri-Buruntzako Udalek (Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbil) 22 kontratazio berri egingo dituzte urtea amaitu aurretik

1. argazkia

Lanbideren finantziazioarekin, “Tokiko enplegu ekintzak” programaren baitan, aipaturiko udaletxeek  proiektu ezberdinak kudeatuko dituzte eskualdeko langabetuen lan egoera hobetzeko asmoz.

Eskualde mailako langabezia egitura aintzat harturik, aurrikusten diren 22 kontratuetatik %40a emakumeei zuzendutakoak dira, %30a DBE hartzaile edota onuradunentzat eta %15a  55 urtetik gora dituztenentzat. Hemen laburbiltzen dira Lanbiden argitaratuko diren (www.lanbide.eus ) lanpostuak:

  • 1.mailako Ofizial margolariak: 2 lanpostu
  • 1.mailako Ofizial igeltseroak: 3 lanpostu
  • 2.mailako Ofizial igeltseroak: 2 lanpostu
  • Peoiak lan anitzetarako: 8 lanpostu
  • Aparejadoreak: 2 lanpostu
  • Merkataritza marketing teknikaria: lanpostu 1
  • Etxeko animalien inguruan kontzientziazio kanpaina burutzeko dinamizatzailea: lanpostu 1
  • Laneratze enpresak garatzeko teknikaria: lanpostu 1
  • Kontratazio dirulaguntzen dinamizatzailea: lanpostu 1
  • Insertzio soziolaboraleko teknikaria: lanpostu 1

 

Iturria: Lasarte-Oriako Udala