Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   ATERPEA

Abenduaren 10an hasiko da Aterpearen Eguberrietako kanpaina

Merkatari eta ostalarien Aterpea elkarteak abenduaren 10ean abiatuko du Eguberrietako Kanpaina. Establezimendu bakoitzak eguberrietako produktuen sorta bat zozkatuko du bere bezeroen artean abenduaren 28an.

1 / 2
1. argazkia

Ramon Ormazabalek, Aterpeako lehendakariak, lehenik eta behin, Euskararen Eguna ospatzen zela eta, gogorarazi zuen elkarteak bere babesa eskaintzen diola euskararen erabilera garatzeari, bere bazkide eta bezeroen artean euskara bultzatuz.

Horren ondotik, oso balantze positiboa egin zuen 2018. urtea izan denaz, Aterpearen 25. urteurrena izan baita eta 20 jarduera baino gehiago garatu baitituzte. Bere esker ona agertu zuen Lasarte-Oriako Udalaren aldetik eta Eusko Jaurlaritzako Merkataritza Sailetik jasotako babesagatik. Era berean, eskerrak eman zizkien komunikabideei bere jarduerari zabalkundea emateagatik, bai halaber jarduerak guztiz ondo ateratzeko elkarlanean aritu diren herriko elkarteei eta jardueretan laguntzen buru-belarri aritu diren pertsona edo establezimendu bazkideei.

Kartelean ageri diren 37 bazkideek txartelak emango dizkiete beren establezimenduetan erosten duten bezeroei. Txartel horietan, bezeroak bere izena eta telefono-zenbakia ipini beharko ditu, gero txartel-ontzian sartzeko.

Abenduaren 28an, establezimendu bakoitzak bere zozketa egingo du, eta kontaktuan jarriko da bere eguberrietako produktuen sorta irabazi duen pertsonarekin.

Egun horietan Lasarte-Orian kontsumoa dinamizatzeko eta bezeroak fidelizatzeko ekimen bat da, eta aldi berean bezero berriak lortzeko pizgarri bat.

Ramon Ormazabalek gogorarazi zuen Aterpeak bere bezeroei ordubetez Muriasen parkingean aparkatzeko aukera eskainiko diela, Udalaren eta Aterpearen arteko hitzarmenari esker.

Urtea bukatzeko, eta elkartearen 25. urteurreneko ospakizunen programaren amaiera moduan, Aterpeak Txu-Txu tren batean bidaiatzeko aukera eskainiko du abenduaren 28an eta 29an. Trenak 11:30etik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara bitarteko ordutegia izango du, eta bi norabidetan abiatuko da Okendo plazatik: Zumaburu eta Cocheras aldera, eta Atsobakar eta Sasoeta aldera.

Jardueren aurkezpenari amaiera emateko, Nuria Fernández sozioekonomiako zinegotziak eskertu egin zuen Aterpeak herriko merkataritzaren aldeko jarduera horiek aurrera ateratzeko egiten duen ahalegina, eta Udalaren izenean bere lankidetza eskaini zuen etorkizunerako.

 

Iturria: Lasarte-Oriako Udala