partekatu
• APARKALEKUA
Michelingo garajeetako hezetasunak kentzeko adjudikazioa eginda
Michelingo garajeetako ur-filtrazioak eragindako hezetasunak konpontzeko lanak egiteko adjudikazioa egin du Udalak, 5.648,28 euro zenbatekoarekin.
Donostiako Albañileria Illarreta enpresak egingo ditu Michelingo garajeetako ur-arazoak konpontzeko lanak. Aspaldidanik ari zen ura filtratzen tenis pistetako ipar-ekialdeko hainbat garajeetan. Kanpotik gauzatuko diren kontratatutako lan horiek filtrazioekin bukatuko dute.
Iturria: Lasarte-Oriako Udala