partekatu
• KIROLAK
Aitor Mansorekin hitzarmena Kartingeko txapelketarako
Lasarte-Oriako alkate Jesus Zaballosek eta José Manuel Manso jaunak, bere seme Aitor Mansoren ordezkari moduan, hitzarmen bat sinatu dute, hark 2016ko Kartingeko Txapelketan parte hartzea errazteko.
![1. argazkia](https://www.historicosocialistasguipuzcoanos.com/imagenes/noticias/P1010822p.jpg)
Zaballosek nabarmendu du Udalaren borondatea dela ahal den kirol-diziplina guztietan kolaboratzea, baita minoritarioagoak diren hauetan ere. Aipatu zuen zer ahalegin handia eskatzen duen horrelako txapelketetan parte hartzeak, eta eskerrak eman zizkion Aitor Mansori Lasarte-Oriaren izena zabaltzeagatik, txapelketan arrakasta izatea opatu ziolarik.
Lasarte-Oriako Udala, hitzarmen honen bidez, sostengua eta laguntza ematera konprometitzen da Aitor Manso Garmendiak 2016. urteko Kartingeko txapelketan parte har dezan, zeina Nafarroan, Burgosen eta Santanderren dauden automobil-zirkuituetan egiten baita, eta 1800 euro bideratuko ditu horretarako.
Aitor Manso Garmendiak, berriz, konpromiso hauek hartzen ditu:
-
Kartingeko txapelketan izango duen parte-hartzea antolatzea.
-
Txapelketa modu egokian prestatzeko beharrezkoak diren entrenamenduak antolatzea, aipatutako txapelketan udalerria duintasunez ordezka dezan.
-
Txapelketan parte hartzeko beharrezkoa den kirol-materialaren (gurpilak, gasolina, koipeak, olioak, motorrak, lizentziak, izen-emateak, alokairuak, asegurua…) erosketa, erabilera eta zaintza antolatzea.
-
Egiten diren jardueren esparru guztietan (deialdiak, publizitatea, etab.) euskara edota euskara eta gaztelania batera erabiltzea.
Iturria: Lasarte-Oriako Udala