Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   ASFALTATZEKO KANPAINA

asfaltatzeko kanpaina lehiaketara aterako da, 473.512 euroko aurrekontuarekin. Oposizioa berriro egongo da kontratazio-mahaian

Lasarte-Oriako zenbait kale asfaltatzeko kanpaina lehiaketara aterako da, 473.512 euroko aurrekontuarekin. Asfaltatzeko kanpaina honen barruan oinezkoen pasabideen eta seinalizazio horizontalaren pintaketa ere egingo da, eta guztira 17.870 m² hartuko ditu. 3 enpresa aurkeztu dira

1. argazkia

Lanak honako kale hauetan egingo dira: Kale Nagusia (Oztarango eta Torre Etxeko biribilguneak hartzen dituen tartea), Pintore, Juan de Garay, Pablo Mutiozabal, Geltoki Kalea eta Sasoeta Ibilbidea.

Atzo, urriak 7, asfaltatze-lanen lizitaziorako eskaintzak aurkezteko epea bukatu zen. Hiru proposamen izan dira: Azpeitiko Asfaltos Urretxu, S.A. Donostiako Asfaltia, S.L. eta Oiartzungo Orsa, S.L.

Horrela, lanen esleipen prozesua hasten da. Kontratazio-mahaia udal-teknikariek, alkateak, gobernu-taldearen zinegotzi batek eta oposizioaren zinegotzi batek osatuta egongo da.

Behin obra adjudikatutakoan, betiere eguraldiak laguntzen badu, lanak burutzeko epea hilabetekoa izango da, zuinketaren akta sinatzen denetik. Lanen bermeko epea urtebetekoa da.

Adjudikaziorako irizpideak hauexek dira:
Prezioa :30 puntu.
Lanak burutzeko epea hobetzea: 20 puntu.
Bermeko epea luzatzea: 5 puntu.
Ingurumenaren kudeaketa: 5 puntu.
Lanen programazioa: 30 puntu.
Borondatezko hobekuntzak (akaberak, materialak, jardun-eremua zabaltzea...): 10 puntu.