partekatu
• UISTIN-KO BERRURBANIZAKETA
Asfaltos y Construcciones Morgak Uistin kalea berrurbanizatzeko obrak egingo du
Udalak Asfaltos y Construcciones Morga enpresari adjudikatu dio Uistin kalea berrurbanizatzeko obrak, 235.287 euroan. Obra honen bidez, lur gaineko aparkamendu-plazak 28an gehituko dira, argiteria elektrikoa berritzeaz gain.
Obra hau herritarrek hautatu zutela 2017ko parte-hartzezko aurrekontuetan, alderdi horretan aparkatzeko dagoen arazoari partez konponbidea emateko helburuarekin. Proiektuaren burutzeko epea sei hilabetekoa da, 4274 m²-ko azaleraren gainean jardungo delarik.
Proiektuak espazio publikoa berrordenatzea aurreikusten du, espaloiak murriztuz eta aparkalekura destinatutako eremua handituz, lerroan aparkatzekoa izatetik zeharka aparkatzekoa izatera pasako baita. Aldi berean, argiteria publikoaren sistema aldatzea aurreikusten du proiektuak, gaur egungo luminarien ordez LED teknologiako eta kontsumo txikiko beste batzuk ipiniz.
Azkenik, proiektu honen barruan sartzen da galtzada asfaltatzea eta Uistingo arkupeetako luminariak jartzea Juan XXIII eta Zubieta plazetan.
Iturria: Lasarte-Oriako Udala