partekatu
• KOMERTZIOA
Aterpeak Eskuratu 1000 euro kanpaina plazaratu du.
Herriko merkataritza dinamizatzeko eta indartzeko xedearekin, Aterpeak Eskuratu 1000 euro! kanpaina plazaratu du. Saria 1.000 euroko bonuak dira, Lasarte-Oriako dendetan erosteko.
Eskuratu 1.000 euro! kanpainari atxiki zaizkion establezimenduetan azaroaren 12tik 23ra kontsumitzen dutenek 1.000 euroren balioko erosketa-bonuen zozketan parte hartzeko aukera izango dute.
Zozketa azaroaren 23an egingo da, 20:30ean, Jaizkibel plazan. Pertsona saridunak 10 euroko 100 bonu jasoko ditu Aterpeako dendetan gastatzeko, azaroaren 29an, 17:00etatik 20:00etara. Ezingo ditu 10 bonu baino gehiago erabili establezimendu berean.
Iturria: Lasarte-Oriako Udala