Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   ATSOBAKAR ZAHAR-ETXEA

Atsobakar zahar-etxeko plazak hitzartuta

Foru Aldundiak eta Udalak Atsobakar zahar-etxean Egunezko Zentroan hutsik dauden plazak hitzartu dituzte. Horrela, gure herrian dagoen eskari bati erantzuten zaio.

1. argazkia

Lasarte-Oriako alkatea, Jesus Zaballos, pozik agertu da, egoitzako 4 plaza eta Egunezko Zentroko 10 plaza hitzartu dituztelako, dagoeneko bete direnak. Poza hiru arrazoirengatik: Lehenik, Lasarte-Orian zegoen plazen eskari sozial benetako bati erantzuna ematen diogulako. Ulertzen oso zaila zen nolatan plaza hutsak egonik haiek ez ziren betetzen.

Bestetik, poza zeren, akordio honi esker, Atsobakar zahar-etxean gaur egun duten defizita 159.431 euroan gutxitzen baita. Horrek lasaitu on bat emango dio udalaren diru-kutxari, eta kopuru hori beste helburu batzuetara destinatu ahalko dugu.

Eta poza, baita ere, beste aurrerapauso bat delako Gipuzkoako Foru Aldunduak Atsobakar zahar-etxea osorik eta behin betiko bere gain hartzeko akordioa betetzearen bidean. Oraingo udal-gobernuko ekipoak aurtengo urterako mantentzen du helburu hori.

Iturria: Lasarte-Oriako Udala