partekatu
• KULTUR ETXEA
Beirazko ate batek irisgarritasuna eta segurtasuna hobetuko ditu Kulturetxean
Udalak Matxaerreka S. Coop. enpresari adjudikatu dio Kulturetxeko sarreran beirazko ate berria instalatzeko lana, 7.725 euroko zenbatekoan. Beirazko ate automatiko horiek instalatzeak Kulturetxeko irisgarritasuna hobetu egingo du desgaitasun-motaren bat duten pertsonentzat. Horrez gain, instalatuko den sistema bati esker, ekipamendua lasterrago hustu ahalko da larrialdiren batengatik hala egitea beharrezkoa gertatzen bada.
Iturria: Lasarte-Oriako Udala