partekatu
• KULTURA
Beldur Barik jarrera 2020. Lehiaketa martxan!
Gazteei zuzendutako ikus-entzunezko Beldur Barik lehiaketa martxan da! Aurten ere herri mailako saria izango da Lasarte-Orian!
Lehiaketaren xedea da emakumeek jasaten duten bereizkeria-egoerei aurre egiten dioten neska-mutilen adierazpenak onartu, baloratu eta bultzatzea. Lehiaketara aurkezten dituzten ikus-entzunezko lanak errespetuan, berdintasunean, askatasunean, autonomian, erantzukizunean eta indarkeria sexistaren gaitzespen irmoan oinarritutako jokabide eta jarrerak izan behar dira.
Proiektu parte-hartzaileek Beldur Barik jarrera islatu beharko dute. Alegia, emakumeen aurkako indarkeria mota guztiak gainditzeko, eta harreman askeak, errespetuzkoak, parekideak, anitzak eta ez-sexistak eraikitzeko konpromiso pertsonal eta kolektiboa erakutsi beharko dute. Kalitate teknikoaren edo artistikoaren gainetik, mezuaren kalitatea baloratuko da: nesken ahalduntzetik gogoetak eta eztabaidak sortzeko gaitasuna, eta mutilen konpromisoa matxismoaren aurka.
Parte hartzaileak: lehiaketara 12 urtetik 26 urtera bitarteko gazteak aurkeztu ahalko dira.
Lasarte-Oriako SARIAK:
- Kategoriako saria (12 – 13 urte): 200€
- Kategoriako saria (14 - 18 urte): 200€
- Kategoriako saria (19 -26 urte): 200€
Lanak aurkezteko epea azaroaren 5ean amaitzen da.
Lasarte-Oriako sari banaketa azaroaren 26an izango da, ostegunean, arratsaldeko 19:00etan, Manuel Lekuona kultur hitzaldi aretoan.
Informazio gehiago:
- Emakume zentroan, Aralar 5
- 943 36 39 58 // 688 68 39 54
- emakumezentroa@lasarte-oria.eus
Animatu eta Parte hartu!!!
Iturria: Lasarte-Oriako Udala