partekatu
• BIZIBERRITZEN
Biziberritzen beste bi erakusleihorekin hedatuko da
Jesus Zaballos alkateak, “Novedades Anaiak” dendaren jabeekin eta iragarleekin batera, “Biziberritzen” programari batu zaizkion bi erakusleiho berriak “inauguratu” dituzte
Ekintza berri hau merkataritza biziberritzeko “Biziberritzen” programaren barruan kokatzen da, eta establezimendu jardueradunei beren negozioko erakusleihoaren osagarri den erakustoki bat eskaintzean datza, gaur egun itxita dagoen komertzio batek utzitako erakusleihoa erabiliz horretarako.
Kasu honetan, “Novedades Anaiak” zenekoan oraindik libre dauden bi erakusleihoetan aukera eskaintzen zaie argazkigintzako lau establezimenduri —Artsier, Xaralphoto, Eztiphoto eta Foto Martínez— beren lana eta proposamen profesionala erakuts eta eskain dezaten. Erakusleiho bakoitzak profesional horietako biren proposamena hartuko du.