partekatu
• POLIKIROLDEGIA
Bizikleta berriak Kiroldegiko ziklismoko aretorako
Abenduaren 12tik aurrera, kiroldegi munizipaleko indoor ziklismoko aretoak bizikleta berriak dauzka spinningean aritzeko. Bizikleta guztiak ordeztu dira: guztira 20 bizikleta estatiko adjudikatu zaizkio, 37.673 euroan, Astigarragako Argysan enpresari.
![1. argazkia](https://www.historicosocialistasguipuzcoanos.com/imagenes/noticias/16-12-21-bicicletas-nuevas.jpg)
Bizikleta berrien ezaugarri nabarmengarrienak hauexek dira: Erresistentzia-sistema magnetiko bat daukate, 1etik 24ra bitartean erregula daitekeena. Erresistentzia-mota horri esker, pedalketa suabea da eta higaduragatik alteraziorik ez duena. Potentziometroa kalibratzeko sistema dute, bizikleta guztiek erresistentzia bera izan dezaten. Kontsola bat daukate, datu hauek ematen dituena: minutuko pedal-biraketak, garatutako potentzia eta kontsumitutako kilokaloriak, erabiltzailearen bihotz-taupaden maiztasuna (bihotz-frekuentzia neurtzeko sistema gehienekin bateragarria), egindako distantzia, saioan igarotako denbora, guztira ibilitako distantzia eta zein erresistentzia-mailatan pedalkatzen ari den. Modelo profesionaleko pedalierra eta Shimano pedal mistoak dituzte.
Lasarte-Oriako kirol-instalazioetan oraindik orain egin diren beste inbertsio batzuk hauek dira:
-
Kiroldegiaren estalkia inpermeabilizatzea, José Aizpurua Unanue S.L. enpresak 37.637 euroan egina.
-
Gimnasioko zorua bernizatzea, Iñaki Lasak egina eta 4174 euroko kostua izan duena.
-
Kiroldegiko dutxak legionellaren kontrako legedira egokitzeko lanak, Tarte S.L. enpresak 32.128 euroan eginak.
-
Trinket munizipaleko estalkian haizeteagatik izandako hondaketak konpontzea, Cubiertas Pagola S.L. enpresak 12.415 euroan egina.
Iturria: Lasarte-Oriako Udala