partekatu
• 2017KO EGUTEGIA
2017ko egutegien banaketa
Gaur hasi da Lasarte-Oriako etxeetara helduko den 2017ko egutegien banaketa. Merkataritzaren berrikuntzarako programaren barruan gure herrian sakabanatuta dauden muralak erakusten ditu.
![1. argazkia](https://www.historicosocialistasguipuzcoanos.com/imagenes/noticias/p1020468p.jpg)
GUZTION LASARTE-ORIA merkataritzan eta ostalaritzan eragiteko programa bezala sortu zen, herriko inguru horiek hobetzeko, horma hutsak, askotan zikinak, kolorez eta hiri-artez betetzeko. Hori dela eta, 2015 eta 2016an zehar hainbat izan dira Lasarte-Oriako hormak hornitzeko egun diren muralak.
Egutegiak mural horien berri ematen du, Lasarte-Oriatarren etxeetan ere egon daitezen; Egileekin hartutako konpromisoa da, bere lanaren berri emateko. Argazkiak Isaak Farré argazkilariak egin ditu, Lasarte-Oriatarra adopzioz, bere kamerarekin gure herriko txoko eta momentu guztiak jaso nahian dabilena. Aipagarria da eta eskertzekoa da bere parte-hartzea irabazi asmorik gabekoa izan dela.
Iturria: Lasarte-Oriako Udala