Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   MUSIKA MAKETEN VII. LEHIAKETA

Jesus Zaballos alkateak eta Txus Alonso gazteriako zinegotziak gaur goizean eman dute epaiaren berri.

Logroñoko Funny Roman Numbers da Musika-Maketen VII. Lehiaketako talde irabazlea. Lasarte-Oriako taldeen artean, Gabezik bereganatu du garaipena. Gaur emandako prentsaurrekoan jakinarazi dute hasiera eman zaiola Maketen VIII. Lehiaketari.

1. argazkia

Jesus Zaballos alkateak eta Txus Alonso gazteriako zinegotziak gaur goizean eman dute epaiaren berri. Lehiaketako irabazlearen saria 1.000 € da; herriko taldeak, berriz, 700 €-ko saria lortu du. Aurtengoan, 18 taldek parte hartu dute, horietatik 4 herrikoak. Euskaraz sariari dagokionez, esleitu gabe geratu da, hartarako aukera zuen talde bakarra iazko lehiaketako irabazlea izan baitzen.

Gaur emandako prentsaurrekoan jakinarazi dute hasiera eman zaiola Maketen VIII. Lehiaketari. Oraingo honetan, lanak aurkezteko epea 2015eko irailaren 28tik urriaren 30era artekoa izango da. Oinarriek ezartzen dutenez, formatu komertzialean materialik editatua ez daukaten taldeek edo bakarlariek parte hartu ahalko dute. Lehenagoko edizioetan irabazle izan direnek ezingo dituzte beren lanak aurkeztu.

Parte-hartzaileek hiruna musika-pieza aurkeztu beharko dituzte, horietatik bi behintzat jatorrizkoak, eta MP3 formatuan bidali beharko dituzte. Pieza bakoitzak, gainera, gutxienez hiru bat minutuko iraupena izan beharko du. Artxiboak posta-helbide honetara bidali beharko dira: musika@lasarteoriasarean.eu

Sarien kategoriak hauek dira: 1.000 € maketa irabazlearentzat, 700 € Lasarte-Oria sariarentzat eta 500 € Euskara sariarentzat. Herriko talde gisa parte hartuko bada, taldekideen % 50ek gutxienez Lasarte-Orian erroldatuta egon beharko dute. Maketa batek ezingo du saria bi kategoriatan eskuratu.

Parte-hartzaileak Lasarte-Orian emanaldiak egitera gonbidatuak izan ahalko dira, horregatik ordainsaririk jaso gabe.