Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   HERRIKO ELKARTEAK

Udalak 12.161 euro eman dizkie herriko 6 elkarteri

Udalak 8.376 euro eman dizkie Lasarte-Oriako 5 kultura-elkarteri, urteko programaziorako laguntzetarako Kulturatik egindako deialdiaren barruan. Horrez gain, Burunzpe guraso-elkarteari 3.785 euroko diru-laguntza eman zaio eskola-orduz kanpoko jardueretarako programagatik.

1. argazkia

Jarduera kulturalen urteko programarako 2917ko deialdira herriko 6 elkarte aurkezten ziren, eta horietatik bat kanpo geratu zen, gastuak baino diru-sarrera gehiagoko balantzea aurkeztu zuelako. Beste bost entitateen artean oinarrien araberako baremazioa egin ondoren, diru-laguntzen banaketa honela izan da:

  • ·         Virgen de Guadalupe Extremadurar Etxea     2.313 €
  • ·         Zabaleta Auzolan elkartea         2.812 €
  • ·         Lan eta Lan                                  775 €
  • ·         Danok Kide                              2.127 €
  • ·         Sasoeta Sasoian                            349 €

Bestalde, eta orain hezkuntzaren arloan, eskola-orduz kanpoko jardueretarako diru-laguntzen deialdira elkarte bakarra aurkeztu zen, Burunzpe guraso-elkartea, zeinek 3.785 euro jasoko baititu 2017ko programagatik.

 

Iturria: Lasarte-Oriako Udala