Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   ELKARTASUNA

Oporrak Bakean programaren barruan 4 neska eta 3 mutili egingo die harrera Lasarte-Oriako Udalak.

Jesus Zaballos Alkateak, korporazioko hainbat kide lagun, ongi etorria eman die neska-mutil hauei, eta "opor" hauek gure herriko lagun eta familiarekin disfruta ditzaten opa die

1. argazkia

Jesus Zaballos Alkateak, korporazioko hainbat kide lagun, ongi etorria eman die neska-mutil hauei, eta "opor" hauek gure herriko lagun eta familiarekin disfruta ditzaten opa die. Begirune berezia erakutsi nahi izan die harrera-familieere, ezinbestekoak direlako programa solidario hau mantendu ahal izateko.

Festa giroan, eta gure gazteen presentzia nabarmenarekin, TTakuneko haur-txokoetako gaztetxoek dantzatutako ohorezko aurresku baten bidez eman zaio hasiera harrera-ekitaldiari. Gero, Lasarte-Oriako 150 umek ume-dantza euskaldunak eskaini dizkiete bi hilabete hauetan bere lagunak izango diren 7 umeei.

Jarraian, eta Gaztelekuaren barruan, alkateak, Udaletxearen izenean, ongi etorria eman die Saharako 4 neska eta 3 mutikoei, harrera-familiei bere jokaera eskertuz. Porrotxi pasa dio testigua segidan, eta honek, ekitaldi txiki baten ostean, bertaratutako guztiak dantzan jartzea lortu du. Familia-argazkia eginez bukatu da ekitaldia. 

 Neska-mutilak ekainaren 29-30ean heldu ziren eta abuztuaren 24ra arte egongo dira Lasarte-Orian . Bi hilabete hauetan zehar Udalak finantzatzen die haur horiei Ttakunek antolatutako haur-txokoetan parte hartzea, baita Polikiroldegiak antolatzen duen igerian ikasteko ikastaroetan parte hartze ere. MUGI txartela erabiltzeko aukera ematen zaie ere bai. 

Programaren barruan errebisio medikoa ere aurreikusita dago, odontologikoa barne.

Aurten programan parte hartzen dutenak dira: Nazha (neska 12 urtekoa), Mrabih (mutila 12 urtekoa), Abdalahi (mutila 12 urtekoa), Hilifa (mutila 11 urtekoa), Saida (neska   12 urtekoa), Mattu (neska 11  urtekoaeta Whaba (neska 10 urtekoa). Azkeneko biak dira aurten berriak. gainerakoak egonda daude beste urte batzuetan.