Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   AKORDEOI JAIALDIA

Lasarte-Oriako Nazioarteko XXIII. Akordeoi Jaialdiak oihala altxatuko du apirilaren 18an

Kontzertuan Marcel Loeffler eta Rodrigo Mosquerak osatutako nazioarteko bikoteak joko du, eta Leioako Kontserbatorioko ikasleek ere parte hartuko dute

1 / 2
1. argazkia

Lasarte-Oriako Udalak eta Zero Sette kultur elkarteak Lasarte-Oriako Nazioarteko XXIII Akordeoi Jaialdiarenlehen zatia aurkeztu dute gaur goizean. Jaialdia apirilaren 18an izango da, 18:30ean, Manuel Lekuona auditorioan.

Prentsaurrekoan Idoia Zabaleta, jaialdia antolatzen duen Zero Sette elkarteko ordezkariak, eta Ainara Elicechea Beitia, Kultura zinegotzia, izan dira. Azken honek, ekitaldi honek udalerriko kultur programazioaren barruan duen ibilbide sendoa eta nazioarteko ospea duten musikariak erakartzeko duen gaitasuna azpimarratu ditu.

Kontzertuan Marcel Loeffler soinujoleak eta Rodrigo Mosquera gitarrista eta abeslariak joko dute, kulturen arteko bidaia musikala proposatzen duen bikotea, Europako jazzaren eraginak Latinoamerikako erritmo eta konposizioekin uztartuz.

Leioako Kontserbatorioko ikasleen parte-hartzea

Leioako Kontserbatorioko interprete gazteek ere hartuko dute parte jaialdian, eta musika-prestakuntzan egindako lana erakustera igoko dira oholtzara. Besteak beste, Uxue Rama Mulero, Nahikari Campos Marcos, Juana Klassen Allende, Lide Ugalde Perez, Nerea Tena Marquez, Iria Blanco Marina eta Sebastian Gomez Sanguinetti arituko dira, bai taldean eta bakarkako emanaldian ere.

Kultur agendan finkaturiko jaialdia

Aurkezpenean, Zero Setteko ordezkariek eskerrak eman dizkiote Udalari, elkarteari emandako babesagatik eta akordeoia zabaltzeko eta zuzeneko musika sustatzeko konpromisoagatik. Era berean, jaialdiak hogeita hirugarren edizioa beteko duela iragarri dute, eta erreferentziazko hitzordu kultural bihurtu dela herrian.

Kultura zinegotziak, bere aldetik, Lasarte-Oriako kultur programazioa aberasten duten eta herritarrei kalitatezko musika proposamenak gerturatzen dizkieten ekimenak bultzatzeko Udalaren eta tokiko kultur ehunaren arteko lankidetza balioetsi du.

Apirilaren 18ko kontzertuak hasiera emango dio jaialdiaren edizio berri bati, eta berriro ere Lasarte-Oria akordeoiaren eta zuzeneko musikaren zaleen topaleku bilakatuko da.