Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   KULTURA

Banatu dira Beldur Barik lehiaketako sariak

Jesus Zaballos alkateak banatu zituen generozko indarkeriaren aurkako Lasarte-Oriako Beldur Barik bosgarren bideo-lehiaketako sariak. Gazteei zuzendua dagoen lehiaketak 4 lan izan ditu aurtengoan.

1. argazkia

Oraingoan, hauek izan dira saritutako lanak:

  • 1. kategoria, 12-17 urte bitartekoak:

o    Umeen kontuak. 200 euroko saria.

o    Jendeari galdezka, gure zalantzak argituz. 100 euroko saria.

  • 2. kategoria, 18-26 urte bitartekoak:

o    Saria eman gabe geratu da.

Jesus Zaballos alkateak, sariak banatu aurretik, gogorarazi zuen lehiaketaren xedea dela emakumeek jasaten duten bereizkeriazko egoerei aurre egiten dioten neska-mutilen arte-adierazpen mota oro onartzea, baloratzea eta bultzatzea. Lanak errespetuan, berdintasunean, askatasunean, autonomian, erantzukizunean eta indarkeria sexistaren gaitzespen irmoan oinarritutako jokabide eta jarrerak izan behar dira.

Parte hartzen duten proiektuek Beldur Barik jarrera islatu behar dute. Alegia, emakumeen  aurkako indarkeria-mota guztiak gainditzeko, eta harreman askeak, errespetuzkoak, parekideak, askotarikoak eta ez-sexistak eraikitzeko konpromiso pertsonal eta kolektiboa erakutsi behar dute. Kalitate teknikoaren edo artistikoaren gainetik, mezuaren kalitatea baloratuko da: nesken ahalduntzean oinarritutako gogoetak eta eztabaidak sortzeko gaitasuna, eta mutilek matxismoaren aurka hartutako konpromiso pertsonalak eta kolektiboak adierazten dituenak.

Lasarte-Oriako lehiaketan 12 eta 26 urte bitarteko neska-mutilek parte hartu ahal izan dute, bi kategoriatan. Aurten, 1. kategorian 4 bideo aurkeztu dira. Bigarrenean, berriz, ez da lanik aurkeztu.

Hauek dira aurkeztutako lau lanak:

1. kategoria:

  • Umeen kontuak. Egileak: Nicolás Etxebeste García, Ainhize Prieto Unanue, Ekaitz Molpeceres Cillero, Jennifer Rodriquez Delgado eta Asier Rodriguez Prieto.

Iturria: Lasarte-Oriako Udala