Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   ESKUBIDEAK

Eskubideen aldeko motxila bat Lasarte-Oriako etxeetan barrena ibiliko da

Haurren eta Nerabeen Eskubideen Nazioarteko Eguna dela eta, Udalak motxila ibiltaria aurkeztu du, etxez etxe ibiliko dena haurren eta emakumeen eskubideen berri emanez eta haiei buruzko hezibidea emanez.

1. argazkia

Jesus Zaballos alkateak azaldu zuenez, kulturak, aisiarako elementu bat ez ezik, gizartea eraldatzeko tresna ere izan behar du. Herritarren esku jartzen den motxila ibiltari horrek aldaketarako elementu bat izan nahi du, gazteei eta emakumeei beren eskubideei buruzko hezibidea emanez, eta Izaskun Urdampilleta liburuzainak eta Iyuya Urrutia kulturako teknikariak prestatu dute.

Motxilek hainbat material didaktiko biltzen dituzte (liburuak, DVDak, informazio-orriak...) haurren, nerabeen eta emakumeen eskubideei buruz, motxila motaren arabera. Gainera, interakzioan aritzeko aukera izango da, erabiltzen dituzten pertsonek ideia edo sentimenduen ekarpena eginez.

Maileguan eskuratzeko moduan egongo dira 21 egunez. Bi motatako motxilak daude: batzuk haurrentzat eta beste batzuk helduentzat.

Haurren sektoreari zuzenduak Liburutegi Munizipalean eta Gaztelekuan eskura daitezke, eta lau adin-tartetan banatzen dira, adin horietara egokitutako materialekin:

  • ·         0-6 urte: kolore urdina
  • ·         7-8 urte: kolore gorria
  • ·         9-11 urte: kolore berdea
  • ·         12 urte edo gehiago: kolore horia.

Gainera, badira more koloreko motxila ibiltariak ere, feminismoarekin eta emakumeen eskubideekin zerikusia duen edukia dutenak eta pertsona helduei zuzenduak. Motxila horiek mailegu bidez lor daitezke Liburutegi Munizipalean eta Emakumeen Zentro Zibikoan.

 

Iturria: Lasarte-Oriako Udala