Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   ODOL-EMAILAK

Hitzarmena sinatu da Gipuzkoako Odol-Emaileen Elkartearekin

Jesus Zaballos Lasarte-Oriako alkateak eta Sabin Urcelay jaunak, Gipuzkoako Odol-Emaileen Elkarteko presidenteak, sinatu duten hitzarmenaren bidez, elkarteak 2000 euro jasoko ditu.

1. argazkia

Alkateak nabarmendu zuenez, lasarteoriatar horiek egiten duten lan garrantzitsuari esker funtzionatzen dute gure osasun-zerbitzuen sistemak eta gure operazio-gelek. Odol-emaile guztiei eskertu zien beren ekarpen solidarioa, hain ondasun baliotsua den odola eskaintzen baitute.

Hitzarmen honen bidez, Odol-Emaileen Elkarteak egiten duen lana babestu nahi da eta finantzatzen lagundu, herritarren artean odolaren donazioa sustatzeko eta, ondorioz, odol-ateratzeen programazioa garatzeko.

Gipuzkoako Odol-Emaileen Elkarteak konpromiso hauek hartzen ditu:

  • Lasarte-Oriako udalerrian odolaren donazioa sustatzea.

  • Lasarte-Oriako herrian odola ateratzeko hamabi donazio-aldi programatzea eta gauzatzea.

Iturria: Lasarte-Oriako Udala