Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   ENPLEGUA

Prestakuntzari eta ekintzailetzari buruzko hitzarmena sinatu da Usurbilgo LHIIrekin

Hitzarmenari esker, zentro horren hedadura bat izan ahalko dugu Lasarte-Orian, ekintzailetzako eta prestakuntza osagarriko jarduerak eskainiko dituena. Udalak ofizio-eskola erabiltzen utziko dio helburu horretarako

1. argazkia

Jesus Zaballos alkateak eta Patxi Vaquerizo zentroko zuzendariak gaur goizean sinatu duten hitzarmenak arautzen du Udalak zein baldintzatan uzten dio ofizio-eskola Usurbilgo LHIIri, kudeaketa hobetzeko eta ekintzailetzako jardueren eskaintza zabaltzeko, bai eta beren programazio arautuaren osagarri den prestakuntzaren eskaintza zabaltzeko ere. Horrela, zerbitzu horiek lasarteoriatarrei hurbiltzea lortzen da.

Usurbilgo LHII zentroa ofizio-eskolan honako jarduera hauek programatzera konprometitzen da:

1. Usurbil LHIIren okupazio-eremuetan enplegatzeko prestakuntza.
2. Etengabeko prestakuntza
3. Beste eremu batzuetan eta beste entitate batzuek formazioa ematea, Udalaren proposamenez edo Udalaren oniritziarekin
4. Enpresa sortzeko proiektuak, “enpresa-habia” eskemaren azpian
5. Formazio-praktikak
6. Lan-mahaiak / Lantaldeak
7. Autoprestakuntza eta ikaskuntzako bitartekaritzarako zerbitzua

Usurbilgo LHII zentroak sei hilean behin aurkeztuko dio Udalari programazioaren eta egitekoak dituen jardueren xehetasuna, haien egutegia, ordutegiak eta aurreikusitako erabiltzaileen kopurua adieraziz.

Udalak ofizio-eskolaren lokala eta hango ekipamendua uzten dizkio, jarduera horiek denak egin ahal ditzan.

Zentroko ordezkari batek eta herriko enplegu-dinamizatzaileak egingo dute akordioen jarraipena.