partekatu
• DROGAK
Drogen arloan Eusko Jaurlaritzarekin koordinatzeko protokoloa sinatu da
Jesus Zaballos Lasarte-Oriako alkateak eta Rodrigo Gartzia Eusko Jaurlaritzaren Segurtasuna Koordinatzeko zuzendariak droga edukitzeari eta jendaurrean kontsumitzeari lotutako jarduketa-protokoloa sinatu dute.
Protokoloak Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren eta Lasarte-Oriako Udaltzaingoaren artean jarduteko jarraibide homogeneoak ezartzen ditu, droga toxikoak, estupefazienteak eta substantzia psikotropikoak legez kanpo edukitzeari eta jendaurrean kontsumitzeari lotutako arau-hauste administratiboei dagokienez.
Aipatutako arau-hausteak 601 eta 30.000 euro arteko isunarekin zigor daitezkeen arau-hauste larriak dira.
Protokoloak jarduera-fase desberdinak ezartzen ditu:
1. Salaketaren akta egitea eta substantzia atzematea.
2. Atzemandako substantzia tratatzea.
3. Atzemandako substantzia eta salaketa entregatzea eta jasotzea.
4. Prozedura zigortzaileari amaiera emango dion ebazpen administratiboa jakinaraztea.
Azkenik, ezartzen du ezen Segurtasun Sailak, Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritzaren eta EUDEL Euskadiko Udalen Elkartearen bitartez, protokolo horren edukiaren garapenari urtero jarraipena egiteko konpromisoa hartzen duela. Jarraipen hori lan-talde batek egingo du, salatutako arau-hausteen urteko balorazio bat eginez, eta hautemandako gabeziak edo egokitzat jotzen diren hobekuntzen proposamenak ere aztertuko ditu.
Iturria: Lasarte-Oriako Udala