partekatu
• GAZTELEKUA
Gaztelekua, zure esku! Gaztelekuko zerbitzuen erabilera eskatzeko epea zabalik irailaren 25a arte
Informazio-liburuxkak etxe guztietara banatuz, Gaztelekuak goizeko 10etatik gaueko 24ak arte eskaintzen dituen askotariko zerbitzuak ezagutzera eman nahi zaizkie Lasarte-Oriako gaztee

Aretoak ohikotasunez erabiliko badira, irailaren 25a baino lehenago izena eman beharra dago, lokalen premiak eta erabilera antolatze aldera. Proba-saioetarako aretoak erabili nahi dituzten taldeek epe horretan eskatu beharko dute.
Gaztelekuak aretoen erabilera ere eskaintzen du dantzatzeko, pintatzeko, biltzeko... Era berean, gune horiek ohikotasunez erabili nahi dituztenek irailaren 25era arteko epea dute.
Gaztelekuak eskaintzen dituen zerbitzuen artean dago bilera-gelak, dantza-aretoa eta tailerrak oso ordutegi zabalean erabiltzeko aukera, erabiltzaileen beharretara moldatua.
Ohiko beste eskaintza bat Gazte-txokoa da, gazteen informaziorako bulegoa, gazteak kezkarazten dituzten gaiei buruzko informazio zabala eta askotarikoa eskaintzen saiatzen dena.
Nerabeentzako Zerbitzuak giro erosoan parte hartzeko aukera eskaintzen du asteartetik larunbatean, 17:00etatik 20:00etara bitartean, ping-pongeko mahaiak, futbolina, bideojokoak... erabiltzeko aukera eskainiz.
Azkenik, sexuari buruzko aholkua nahi dutenek Sexu-Aholkularitzako Zerbitzura jo dezakete, ostegunetan 18:00etatik 20:00etara bitartean. Zerbitzu horretan, banaka nahiz taldean joanda, Lasarte-Oriako gazteek izan ditzaketen jakin-minei, beldurrei, zalantzei, arazoei... erantzuna ematen saiatuko dira.