partekatu
• GAZTELEKU
Gaztelekuko ikastaroak aurkeztu dituzte
Jesus Zaballos alkateak, Txus Alonso gazteriako zinegotziarekin batera, Gaztelekuko ikastaroak aurkeztu ditu.
Alonsok nabarmendu du ikastaro batzuek hiru hilabeteko iraupena dutela eta beste batzuk, berriz, ikasturte osorako direla.
Ikastaroetarako izena emateko epea irailaren 28an hasiko da eta urriaren 5ean amaituko da, inskripzioa Gaztelekuan bertan egingo delarik.
7 dira 12tik 30era urteko nerabe eta gazteei emango zaizkien ikastaroak.
PARKOURRA I
Urriaren 16tik abenduaren 18ra.
(12-15 urte) Astearteetan 18:30etik 20:00etara.
15,50 euro erroldatuek / 104,69 erroldatu gabeek.
PARKOURRA II
Urriaren 18tik abenduaren 20ra.
(16-30 urte) Ostegunetan 18:30etik 20:00etara.
13,03 euro erroldatuek / 86,88 erroldatu gabeek.
AUTODEFENTSA FEMINISTA.
Urriaren 16tik azaroaren 29ra.
Astearte eta ostegunetan 12:30etik 13:30era
6,18 euro erroldatuek / 41,17 erroldatu gabeek.
MOBILAREKIN BIDEOKLIPAK GRABATZEA.
Larunbatetan 11:00etatik 13:30era.
Urriaren 20tik azaroaren 24ra.
5,94 euro erroldatuek / 39,58 erroldatu gabeek.
GITARRA
Urriaren 16tik ekainaren 18ra.
Astearteetan 18:00etatik 20:00etara.
29,45 euro erroldatuek / 196,33 erroldatu gabeek.
LAGUNTZA ESKOLARRA.
Urriaren 18tik ekainaren 20ra.
Ostegunetan 17:30etik 19:30era.
Dohainik.
BREAK DANCEA ETA SHUFFLEA.
Urriaren 18tik ekainaren 20ra.
Ostegunetan 19:00etatik 20:00etara.
29,45 euro erroldatuek / 196,33 erroldatu gabeek.
Iturria: Lasarte-Oriako Udala