Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   GENEROZKO INDARKERIA

Generozko Indarkeriaren aurkako Eguna ospatuko da Lasarte-Orian, hainbat ekitaldi eginez.

Generozko indarkeriaren aurkako eguna ospatuko da Lasarte-Orian aste honetatik, eta herritarrak sentsibilizatzeko hainbat ekitaldi egingo dira izurri ikaragarria den bortizkeria matxistaren kontra.

1. argazkia

Lasarte-Oriako alkate Agustin Valdiviak eta Berdintasuneko zinegotzi Lourdes Acevedok aurkeztu zituzten Udalak azaroaren 25ean egingo dituen ekitaldiak. Alkateak kontzientziazioaren garrantzia azpimarratu zuen indarkeria matxistaren gaitz sozial horren aurka borrokatzeko.

Izaskun Oronoz arloko teknikariak eta Maite berdintasuneko teknikariak azaldu zuten ekitaldien programa.

Hauxe da programa:

Asteartean, azaroak 17

Haurrentzako ipuin kontaketa Hori zuk ezin duzu egin. Zergatik? Beatriz Egizabalekin Kultur Etxean. Egina.

Ostegunean, azaroak 19

19:00 Zinegoak "Bilboko Gaylesbitrans nazioarteko zinema eta arte eszenikoen jaialdia" film laburren proiekzioa Manuel Lekuona kultur etxeko hitzaldi aretoan.

Ostiralean, azaroak 20

18:00 Gazteen arteko harremanei buruzko gaiak lantzeko bideo-foruma Gaztelekuan

Igandean, azaroak 22

19:00 Cholitas filmaren proiekzioa Manuel Lekuona Kultur Etxean. Sarrera: 5,50 €.

Ostiralean, azaroak 22

19:30 Helduentzako antzerkia: Encaje roto, Makelur taldearen eskutik, Manuel Lekuona kulturetxean. Sarrera: 3 €

Asteazkenean, azaroak 25

12:00 Kontzentrazioa Okendo plazan.

Ostegunean, azaroak 26

19:00 Lasarte-Oriako "Beldur Barik" lehiaketaren sari banaketa Manuel Lekuona Kultur Etxeko hitzaldi aretoan.

Ostiralean, azaroak 27

19:00 Helduentzako antzerkia, 3. ekitaldia (Dinamika-Eguzki Zubia), Manuel Lekuona Kultur Etxean. Sarrera: 5,50 €.

 

 

Iturria: Lasarte-Oriako Udala