Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   GUZTION LASARTE-ORIA

Guztion Lasarte-Oria 2016 sarien banaketa

Lasarte-Oriako alkate Jesus Zaballosek, epaimahaikideak lagun zituela, gaur goizean banatu ditu Guztion Lasarte-Oria 2016 sariak. Epaimahaiaren lehen saria Jorge Gordillok jaso du, “Bihotza” obrarekin.

1. argazkia

Sari-banaketan, non Fernando Golvano, Ramón Ormazabal eta Eva Lizarraga epaimahaikideek eta Beatriz Juez arloko zinegotziak parte hartu duten, alkateak lanen kalitatea nabarmendu du, fatxada degradatuak errekuperatuko baitituzte gure paisaia urbanorako. Zaballos programa mantentzearen alde agertu da, gure Lasarte-Oriako espazio gehiago kolorez betetzen jarraitzeko eta herritarrei kaltetik espresabide kultural hau hurbiltzeko.

Alkateak aurreratu zuen udalaren 2017ko egutegiak mural horiek jasoko dituela, gure herriaren elementu grafiko moduan.

Epaimahaiko idazkariak akta irakurritakoan, bildutakoek beren diplomak banatu zizkieten hautatuei.

Sarituak honako hauek izan dira:

  • 1. saria, 1500 €-koa: Jorge Gordillo Martínez, “Bihotza” obrarekin. Murala ikusi
  • 2. saria, 1250 €-koa: Pablo Astrain González, “Ikusten zaitu” obrarekin. Murala ikusi
  • 3. saria, 1000 €-koa: Ane Arsuaga Iraola, “Begirunez beteriko begiradak” obrarekin. Murala ikusi
  • 4. saria, 500 €-koa: Aleksei Lacalle Díaz, “Udaberria” obrarekin. Murala ikusi
  • 5. saria, 500 €-koa: “Artitadetó” artista-elkartea, “Dibertsitatea” obrarekin. Murala ikusi

Iturria: Lasarte-Oriako Udala