partekatu
• KIROLA
Herriak harrera bikaina Real Sociedadeko emakumezkoen taldeari
Real Sociedadeko emakumezkoen taldea ostegun arratsaldean heldu zen Lasarte-Oriara, Iraia Iparragirre buru zuela eta Erreginaren Kopa zeramala.
Real Sociedadeko emakumezko futbolarien taldea ostegun arratsaldean iritsi zen Lasarte-Oriara, ikusmin handi baten erdian, Iraia Iparragirre lasarteoriatarra buru zela eta Erreginaren Kopako titulu irabazi berriaren lekuko den kopa eskuan hartuta.
Jesús Zaballos alkatea eta udaleko gainerako zinegotziak zain zeuzkaten udaletxeko batzar-aretoan, lore-sorta batzuk emateko eta beren lorpenagatik eskerrak emateko.
Alkateak ekitaldi hauen garrantzia azpimarratu zuen, kiroleko berdintasunaren adibidea baita, jakitun izanik gaur egun oraindik kirol-munduan desberdintasuna dagoela gizonen eta emakumeen artean soldatei, publizitateari, marketinari eta abarri dagokienez.
Zaballosek, egokiera aprobetxatuz, aipamen berezia egin zion Iraia Iparragirreri, bere ahaleginagatik eta irmotasunagatik lasarteoriatarrek 2018ko abenduan urteko kirolari hautatu zutenari, eta oroigarrizko plaka bat oparitu zion. Eskerrak eman zizkion Lasarte-Oriako haurrentzat erreferente bihurtu zelako.
Batzar-aretoan harrera egin ondoren, jokalari eta talde teknikoa udaletxeko balkoira irten ziren, eta han, Okendo plaza beteta zeukaten lasarteoriatar mordo baten aurrean, jasotako maitasun-erakustaldiak eskertu zituzten eta hainbat kanta abestu.
Iturria: Lasarte-Oriako Udala