Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   ESKUBIDE SOZIALAK

Hitzarmena sinatu da Lanbidek kaltetutakoen plataformarekin

Zaballosek eta Lanbidek kaltetutakoen plataformako ordezkari Victoria Molinak hitzarmen bat sinatu dute, zeinen bidez elkarteak 3000 euroko laguntza jasoko du bere jarduerak garatzeko.

1. argazkia

Hitzarmena sinatu ondoren, doako plataforma honek doako  aholkularitza eta laguntza juridikoaren alorrean egiten duen lanaren garrantzia azpimarratu zuen alkateak.

Lanbidek kaltetutakoen plataformak honako konpromiso hauek hartzen ditu:

  • Kasuak modu indibidualizatuak aztertu eta langile sozialari detektatutako egoera, kaltetutako eskubidea eta garatu beharreko eginbide juridikoa adieraziko zaizkio. Gainera, dagokion alegazioen idatzia idazten eta aurkezten lagunduko zaio, eta auzitara joz gero, doako justizia tramitatuko zaio.
  • Laguntza sozialeko lanak egingo ditu Udalaren Zerbitzu Sozialetako erabiltzaileekin: zerbitzutik deribatutako pertsonak astean behin atendituko ditu, eta lagundu egingo die beharrezkoa den  dokumentazioa biltzen, eta Lanbideko abokatuarekin duen lehenengo hitzordura lagunduko die, edo Lanbideko bulegoetara beharrezkoak diren gestioak egitera.

Iturria: Lasarte-Oriako Udala