Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   GURUTZ GORRIA

Hitzarmena sinatu da Lasarte-Oriako Gurutz Gorriarekin

Lasarte-Oriako Jesus Zaballos alkateak hitzarmena aurkeztu du Gurutze Gorriarekin, elkartearen jarduera bideratzeko 3000 euro ematen dituena.

1. argazkia

Hitzarmenak Gipuzkoako Gurutze Gorriaren gastu orokorren zati bat finantzatuko du, eta erakundeak Lasarte-Oriako programa hauetan parte hartzeko konpromisoa ezartzen du:

  • Zerbitzu Sozialen erabiltzaile diren familiei elikagaiak banatzea, urtean hirutan.
  • Adinekoak omentzeko asteko jardueretan laguntzea.
  • Martxoaren 8ko Emakumearen nazioarteko eguneko eta abenduaren 25eko Genero indarkeriaren aurkako nazioarteko eguneko jardueretan laguntzea.
  • Jubilatuen elkartean tentsioa hartzea, hileko 2. eta 4. ostegunetan.
  • Udaleko Zerbitzu Sozialetako departamentuak garatutako hainbat programetan laguntzea.
  • Pobrezia energetikoko kasuak kudeatzea.

Iturria: Lasarte-Oriako Udala