Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   UR FEKALEN HODIA

Hodi bat konpontzeko obra eta paperontzien hornikuntza adjudikatu dira

Berriki adjudikatu dira Ola Kalean ur fekalen hodi bat konpontzeko obra, 20.872 euroan, eta paperontzien erosketa, 17.867 euroan

1. argazkia

Astigarragako Excavaciones y Transportes Ateri SL enpresak egingo ditu Kale Nagusiaren eta Ola Kalearen arteko bidegurutzean ur zikinen hormigoizko hodi bat konpontzeko lanak.

Obra horrek, 20.872,21 euroan adjudikatua, konponbidea emango dio ur fekalen sarean 315 mm-ko hormigoizko hodi bat hondoratzeak eta hausteak sorrarazitako arazoari. Bide batez, Kale Nagusiko 32.eko bizilagunek buxadurekin zituzten arazoak ere konponduko dira, sareko hartuneak tarte horretan zuen altuera txikiagoari konponbidea emango baitzaio.

Horrez gain, Gizaburuagako Inoxkea Hiri Altzariak SL enpresari 41 paperontziren hornikuntza adjudikatu zaio, guztira 17.867,04 euroan. Paperontziaren modelo berri hori azken urbanizazioetan ipinitakoak ordeztuz joango da, haiek oso txarrak atera baitira. Izan ere, herdoilduta hondatu egiten dira, konponezinak izan arte.

Iturria: Lasarte-Oriako Udala