partekatu
• INAUTERIAK
Inauterietako konpartsentzako diru-laguntzen banaketa
Udalak 12.252,32 euro banatu zituen aurtengo inauterietan parte hartu duten konpartsen artean, mozorroek eta karrozek eragindako gastuak ordaintzen laguntzeko.
![1. argazkia](https://www.historicosocialistasguipuzcoanos.com/imagenes/noticias/dsc_0016p.jpg)
Egindako eskaerak aztertu eta oinarrien araberako baremazioa egin ondoren, konpartsek hurrengo kopuru hauek jaso dituzte eurotan:
Zentro Zibikoa 1.299,99
Nahaste Borraste 1.216,60
Elkar Taldea 1.592,28
Ttakun Ez zuen parte hartu
Zabaleta 1.535,25
Sasoeta Sasoian 1.457,45
Erketz EDT 1.540,02
Jalgune 747,50
Intzak Parranda 1.452,28
Larramendizalez 1.410,95
Udaletik eskertu egin nahi dugu konpartsa horiek egindako lana, berak baitira gure inauteri-festen arima.
Lasarte-Oriako Udaletik gogorarazi nahi dugu zabalik jarraitzen duela 2018ko Inauterietarako gaiaren proposamena aurkezteko epeak.
Proposamena egiteko imprimakia
Iturria: Lasarte-Oriako Udala