partekatu
• JALGUNE
Jalgunek atzo ireki zuen “Elkar sentitu eta emozioak handitu” erakusketa Antonio Mercero gunean.
Jalgunen parte hartzen duten pertsonen hainbat argazkik osatzen dute erakusketa, egiten duten lan handia ezagutzera hurbiltzeko modu bat.
Erakusketa abenduaren 18ra arte egongo da zabalik, 17:30etik 20:00etara bitartean. Jesus Zaballos alkateak hara joatera eta parte izatera animatzen du jendea.
Iturria: Lasarte-Oriako Udala