Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   JAIAK

Karmengo Ama eta San Inazio festak antolatzeko hitzarmena sinatua

Gaur goizean, 2015eko Karmengo Ama eta San Inazio festak antolatzeko hitzarmena sinatu dute Lasarte-Oriako Alkateak eta "La Esperanza" Auzo Elkarteak.

1. argazkia
Momento de la firma del convenio

Hitzarmena sinatzen ari zirela, Juan Rodríguezek, "La Esperanza" Auzo Elkartearen izenean, eskertu egin dio Udalari egindako ahalegina, hitzarmen honen bidez areagotu egingo baita udalaren lankidetza aurtengo jaietan.  Laguntzaile eta boluntario guztiei ere eskerrak eman dizkie, haiek gabe ez baitzen posible izango jai hauek antolatzea. Egitarauaren barruan, haurrentzako jarduerak nabarmendu ditu, bereziki Udalarekin lankidetzan, uztailaren 16an eta 30ean egingo diren bi tailer berri. Baita ere, hilaren 16an eta 31n egingo diren bazkari herrikoia eta dantzagarriak, Ibaiberriak taldearekin.

Jesus Zaballos alkateak, Elkarteak eta Udalak egindako ahalegina nabarmendu du, horri esker, zabaldu eta hobetu egin baita jaien egitaraua. Egungo gobernu taldeak apustu egiten du jaiak eta Lasarte-Oriako kultur jarduera deszentralizatzearen alde, eta Karmengo eta San Inazioko Festetako ahalegin hau adibide bat gehiago da. Jakina, sakondu egin beharko dugu apustu honetan, dagoeneko badiren auzoetako festekin eta etorkizunean antolatu daitezkeenekin.

Udalak konpromisoa hartzen baitu 3,574€ bideratzeko uztailaren 16an eta 30ean eta 31n ospatuko diren festak antolatzeko.

Gainera, Lasarte-Oriako Udalak konpromiso hauek hartzen ditu:

-6x6ko oholtzaren alokairua Basaundi Bailaran jartzeko.

-Haurrentzako tailerren kontratazioa uztailak 16rako eta 30erako.

-400 jai-egitarau egitea.

-Brunet Parkeko tenpletean eta Basaundi Bailara plazan argindarra jartzea.

-Auzoko tenis pistetan ur hartunea jartzea.

-Plazido Mujika Plazan uztailak 16an 3x3ko hiru karpa eta 4 mahai jartzea.