Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   KIROL-MEREZIMENDUAK

Kirol-merezimenduaren sari-banaketa 2016

Lasarte-Oriako alkateak 2016ko kirol-merezimenduen sariak banatu zizkien Aizpea Arroyo, Ander Puertas eta José María Indias kirolariei, Lasarte-Oriako kirolari egin dioten ekarpenagatik.

1. argazkia

Ekitaldia, zeinetan udalbatzako hainbat kidek, familiartekoek, adiskideek eta Lasarte-Oriako zenbait kirol-entitatetako ordezkariek parte hartu baitzuten, emozioz beterik egon zen.

Alkateak mintzaldi labur bat egin ondoren, zeinetan nabarmendu baitzuen garrantzizkoa dela kirola praktikatzea eta pertsona horiek eredugarriak gertatzen direla gainerako lasarteoriatarrentzat, plaka bana eman zien merezimendua aitortutakoei. Haiek, berriz, plaka jasotakoan, emozioz beteriko hitz batzuk eskaini zizkieten han bildutakoei.

Aurten saria jaso dutenak hauek izan dira:

  • Emakumezko kirolariarentzako saria: Aizpea Arroyo (gimnastika erritmikoa).

  • Gizonezko kirolariarentzako saria: Jon Ander Puertas (errugbia). Lasarte-Oriatik kanpo zegoenez gero, zegokion saria haren arreba Oihanek jaso zuen.

  • Kirolari-ibilbidearentzako saria: José María Indias (futbola).

Ekitaldiari bukaera emanez, Zaballosek han bildutakoei eta herritar guztiei eskatu zien parte har dezatela eta proposamenak egin ditzatela 2017ko kirol-merezimenduen sarietarako.

Argazkia 1                  Argazkia 2                   Argazkia 3

Iturria: Lasarte-Oriako Udala