Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   STOCKAREN AZOKA

Larunbat honetan, Lasarte-Oriako merkataritzako Stockaren Azoka izango da denda parte-hartzaileen atarietan

Jesus Zaballos alkatea eta Beatriz Juez sozioekonomiako zinegotzia bertan zirela aurkeztu zuten azoka Aterpeako ordezkariek. Egun osoan zehar, 10 denda parte-hartzaileek denboraldiko produktu soberakinak eskainiko dizkiete lasarteoriatarrei

1. argazkia

Jesus Zaballos alkatea eta Beatriz Juez sozioekonomiako zinegotzia bertan zirela aurkeztu zuten azoka Aterpeako ordezkariek. Egun osoan zehar, 10 denda parte-hartzaileek denboraldiko produktu soberakinak eskainiko dizkiete lasarteoriatarrei. Aurten, denda parte-hartzaileak hauek izango dira: Josema sarraila-denda eta burdindegia, Alba moda, Olmi mertzeria, Urruzola mertzeria, Iturbe zapata-denda, Santana informatika, Abreu bazarra, Alda jantzi-osagarriak, Akene zapata-denda eta Aritza mertzeria.

Ramon Ormazabalek Aterpearen izenean azaldu zuenez, azoka denda bakoitzaren atarian egingo da, alde batera utziz lehenagoko eredua, gune bakar batean zentralizatua eta Lasarte-Oriako merkataritzan gehiago pentsatua. Horretarako, udalak karpa batzuk utzi ditu, eta horiek identifikatuko dituzte denda parte-hartzaileak. Haren hitzetan, salgaiak berritzeko eta merkataritzari bizitasun handiagoa emateko egokiera izango da.

Jesus Zaballos alkateak nabarmendu zuen Udalak elkartegintzaren alde egiten duela, herri-mailako merkataritza sustatzea dakarten ekimenekin kolaboratuz. Bide batez, bazkide ez diren gainerako komertzioak Aterpean parte hartzera animatu zituen.