partekatu
• SAGARDOPOTE EGUNA
Lasarte-Oriak Sagardopote Eguna ospatuko du apirilaren 11an
Aterpeako ordezkariek eta Lasarte-Oriako alkateak Sagardopote Eguna aurkeztu dute, Lasarte-Orian apirilaren 6an ospatuko dena
![1. argazkia](https://www.historicosocialistasguipuzcoanos.com/imagenes/noticias/IMG_20180404_160742.jpg)
Aurkezpenean Jesus Zaballos alkatea, Ramon Ormazabal Aterpeakoa eta establezimendu parte-hartzaileen ordezkariak egon dira, eta lasarteoriatarrak etortzera animatu dituzte, gure lurreko sagardoa dastatzeko.
Apirilaren 11an, eta 19:00etatik 21:00etara bitartean, establezimendu parte-hartzaileetan baso bat sagardo dastatu ahalko da, pintxo batekin lagunduta, 1’50 euroan. Puntu bakoitzak sagardo-marka ezberdina eskainiko du.
Establezimendu horien kanpoaldean karpa bat egongo da kontsumizio hori eskaintzeko, horrela egun hori kalean bertan bizi ahalko delarik.
Jarduera girotzen Tirriki-Tarraka trikitilari-taldea arituko da, eta Lasarte-Oriako kaleetan barrena ibiliko da.
Establezimendu parte-hartzaileak eta bakoitzak zerbitzatuko duen sagardoa hauek dira:
- Txartel kafetegia- Mina Sagardoa
- Zumaburu Taberna – Izeta Sagardoa
- Txema Taberna - Mina Sagardoa
- Yolanda Taberna- Itxas-Buru Sagardoa
- Eguzki Taberna – Rufino Sagardoa
- Avenida Taberna- Aburuza Sagardoa
- Buenetxea Taberna – Alorrena Sagardoa
- Primeran Taberna- Saizar Sagardoa
- Arkupe Taberna- Begiristain Sagardoa
- Bus Taberna- Aburuza Sagardoa
- Bar Viña del Mar – Bereciartua Sagardoa
Iturria: Lasarte-Oriako Udala