Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   EGUBERRIETAKO HAUR-PARKEA

Lasarte-Oriak Eguberrietako Haur-parkea irekita izando du abenduaren 20 eta 31 bitartean

Berrikuntza modura, aurten, PINa Oriara hurbiltzeko asmotan, Bitarteko familientzako karpa bat izango da

1. argazkia

20an irekitzen da jada tradizionala den Eguberrietako Haur-parkea. Eta ohikoa den bezala, gune garrantzitsuena Michelingo Frontoian kokatuko da. 1-12 urte tartekoentzako gune horretan ludoteka jarriko da, bertan izango dira ipuin-kontariak, puzgarriak (olagarroa, kiroletakoak, zirkuitua, pista amerikarra, oihana….), 4 tailer (adin ezberdinetarako), eta WII-gune bat bideo-jokoekin. Frontoia koloretako oihal eta moketez apainduko da, eta ekitaldietarako agertokia taberna-gune bat izango ditu.

ASIDElek kudeatuko du taberna (Lasarte-Oriako lanik gabeko pertsonen elkartea), eta etekinak aipaturiko elkartea mantentzeko izango dira.

Hurrengoak dira agertokian egingo diren ekitaldiak:

  • 22an, 19:00etan, Amona Josepa haurrentzako antzerkia.
  • 27an, 19:00etan, ipuin-kontariak Inesekin.
  • 30ean, 19:00etan, Pirata Garrapata haurrentzako antzerkia.
  • 31an, 12:00etan, PINaren itxialdia, Agurra-Dantza eta beste joko batzuekin.

Kanpoko tenis pistak 300 m2ko karpa klimatizatua izango du, 12 urtetik gorako neska-mutilentzat. Han disfrutatu ahal izango dituzte: Giza-futbolina, zezen mekanikoa, Salto-salto puzgarria, bideo-jokoetarako gunea, DJ-arentzako tokia, 2 ping-pongeko mahai, 2 futbolin, eta 2 Air-Hockey. Karpatik kanpo, rokodromoa, balantzaka dabiltzan bizikletak eta beste puzgarri bat.

Bukatzeko, aipatu beharra dago, aurten PINa Oria auzora ere hurbilduko dela. Horretarako, 225m2ko karpa klimatizatua jarriko da Bitarteko tenis-pistan, familian egiteko jokoetarako. Joko tradizional erraldoiak izango dira eta modu egokian egongo da atondua eta girotua.

2 koordinatzailek eta 18 monitorek zainduko dute parkeko ekintzen funtzionamendu ona. PINaren kostua 27.273€ izango da. Eta sarrera, kontrola eramango duen ASIDELentzat izango dena, pertsona heldu bakoitzeko euro batekoa izango da.

Informazio-iturria: Lasarte-Oriako Udala