Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   SEINALEAK

Lasarte-Oriak matxismoaren aurkako bide-seinaleak estreinatu ditu

Lasarte-Oriako errepidezko 7 sarbidek badute jada indarkeria matxistaren aurkako eta errespetuaren aldeko seinale bana.

1. argazkia

Jadanik ikusgai daude matxismoaren aurkako 7 trafiko-seinale Lasarte-Oriara errepidetik sartzean. Jesus Zaballos alkateak, Izaskun Oronoz zerbitzu sozialetako teknikariarekin batera, Atsobakarreko biribilgunean jarritako lehen seinalea desestali zuten.

More koloreko seinaleetan hau irakur daiteke: Indarkeria matxistari Ez! Lasarte-Oria errespetua sustatuz! Horiekin, Lasarte-Oriako Udalak agerian jarri nahi du udalerriak bortizkeria matxistaren aurka duen konpromisoa, egunero hainbeste sufrimendu eta min eragiten duen izurri horren aurka.

Zaballosek adierazi duenez, seinaleek erakusten dute Lasarte-Oria solidarioa dela bortizkeria matxistaren biktimekin eta hemen zero tolerantzia dagoela indarkeria horrekin.

Hemen daude seinaleak:

                     Atsobakarreko biribilgunea

                     Urbileko sarbidea

                     Hipodromoko zubia

                     Goiegiko biribilgunea

                     Sasoetako biribilgunea

                     Karmengo kaperako sarbidea

                     Oriako sarbidea

 

Iturria: Lasarte-Oriako Udala