Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   LANEKO ONGIZATEA

Lasarte-Oriak prestakuntza-saio bat sustatu du, erantzukizun pertsonaletik abiatuta laneko ongizatea hobetzeko

kastaroa Beterri-Buruntza Mankomunitatearekin elkarlanean antolatu da, eta ekainaren 8an, 11n eta 15ean egingo da Antonio Mercero aretoan.

1. argazkia

Nuria Fernández Castrillo Sozio-ekonomiako zinegotziak eta Loinaz Etxaniz Arratibel Beterri-Buruntzako enplegu dinamizazioko teknikariak prestakuntza ekintza berri bat aurkeztu dute gaur eguerdian, baliabide pertsonalak, emozionalak eta harremanetakoak garatuz lan ongizatea hobetu nahi duten langile eta langabetuentzat.

Prestakuntza, “Laneko ongizatea erantzukizun pertsonaletik abiatuta” izenekoa, Antonio Mercero aretoan emango da ekainaren 8, 11 eta 15ean, 16:00etatik 19:00etara, eta guztira bederatzi ordu izango dira aurrez aurreko lanean. Lan-errealitateari modu osasungarriago, kontzienteago eta jasangarriagoan aurre egiteko tresna praktikoak eskaintzeko diseinatu da programa.

Aurkezpenean, Nuria Fernández Castrillok azpimarratu zuen oso garrantzitsua dela langileen ongizaterako eta udalerriko enpleguaren kalitatea hobetzeko ekimenak bultzatzea.

Lan-ongizatea faktore oso garrantzitsua da pertsonen bizi-kalitatean, baina baita haien garapen profesionalerako ere. Udaletik, Beterri-Buruntzatik daukagun bultzada eta tresnen bidez, lan erronkei ikuspegi praktiko eta positibo batetik aurre egiteko tresna baliagarriak eskaini nahi ditugu”.

Bestalde, Loinaz Etxaniz Arratibelek azaldu zuen proposamena kalitatezko enplegua eta lan-ingurune osasungarriagoak sustatzeko garatzen diren ekintzen barruan kokatzen dela.

Enplegu teknikariaren hitzetan, “Beterri-Buruntzak formazio falta bat identifikatu du, lan ongizatearen gaian laguntza behar bat, horregatik antolatu da formazio hau, pertsonei lagunduko diena euren lan egunerokotasunari, motibazioari, lan kargei, garapen pertsonalari… aurre egiten, lan ongizatea funtsezko elementua baita lan taldearen osasunerako, motibaziorako eta errendimendurako, baita erakundeen jasangarritasunerako ere. Lan-ongizateari erantzukizun pertsonaletik heltzeak aukera ematen du langileei baliabide psikologikoak, emozionalak eta harremanetakoak eskaintzeko lan-inguruneko eskakizunei modu osasungarriagoan aurre egiteko.

Prestakuntzak oinarri hau izango du: lan-baldintzek ongizatean eragiten dutela bistan da, baina badaude pertsona bakoitzak bere kabuz jorratu ditzakeen beste alderdi batzuk ere.

Metodologia parte-hartzaile eta esperientzial baten bidez, saioek erakusketa laburrak, talde dinamikak, bakarkako hausnarketa, kasu errealen azterketa eta ariketa praktikoak uztartuko dituzte.

Programa hiru bloketan egituratuko da. Lehenengo saioa autoezagutzan eta ongizatean oinarrituko da, ohiturek lan osasunean nola eragiten duten aztertuz. Bigarrenak emozioen kudeaketa eta estresa jorratuko ditu, arreta eta erregulazio emozionala hobetzeko tresnak eskainiz. Azkenik, hirugarren saioa pertsonen arteko harremanei, lanaren zentzuari eta konpromisoari buruzkoa izango da, denboran iraunkorra izango den ongizatea bultzatzeko helburuarekin.

Lasarte-Oriako eta Beterri-Buruntzako Udalak interesa duten pertsona guztiak animatu nahi ditu ekimen honetan parte hartzera, norbanakoaren ongizatea eta lan-inguruneen kalitatea hobetzen lagunduko duten tresna praktikoak eskuratzeko aukera gisa sortu baita.