Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   BIZIKIDETZA

Lasarte-Oriako PSE-EEk EAJren aurka egindako pintaketa gaitzetsi du

Lasarte-Oriako PSE-EEren ustez, onartezina da gure herriaren sektore garrantzitsu bat ordezkatzen duten talde politikoen aurkako pintadak egitea. Horregatik, elkartasuna adierazi nahi diogu Lasarte-Oriako EAJri.

1. argazkia

Lasarteoriatar sozialistok, intoleranteen jazarpena hainbeste denboran jasan dugunok, solidarioak gara gure herrian elkarbizitza demokratikoaren aurka doan edozein ekintza jasaten dutenekin. 

Desadostasun politikoa beharrezkoa da, positiboa da. Beharrezkoa bezain beharrezkoa da desberdin pentsatzen duenarekiko tolerantzia eta errespetua. Ezin ditugu horrelako ekintzak onartu, erakusten baitute gure gizarteko zenbait sektorek ez dituztela beharrezko urratsak eman bizikidetza demokratikoaren garai berri hau irekitzeko.