Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   TRAFIKO SEINALEAK

Lasarte-Oriako Udalak 14.974 euro bideratuko ditu trafikoko seinaleetarako eta 1.476 euro Donejakue Bide historikoak gure herrian barrena egiten duen bidea seinalatzeko

Señales Girod SL enpresa izan da trafikoko seinaleak hornitzeko kontratuaren adjudikatarioa, 14.973,65 euroko zenbatekoan. Helburua da udaleko brigadaren biltegian dauden seinaleak berrornitzea, premia berrietarako edo etorkizuneko birjartzeetarako

Era berean, Druck Servicios Gráficos SLU enpresari adjudikatu zaio Donejakue Bideak Lasarte-Orian barrena egiten duen ibilbidea erakusteko balioko duten seinaleen hornikuntza. Berritasun bat da, Lasarte-Oriari aitormena ematen baitio ibilbide baten parte gisa: Saiatzeko Bidea, Hernanitik sartuta gure herria gurutzatzen duena Zubietan sartu arte.

Iturria: Lasarte-Oriako Udala