Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   MUGI Txartela

Lasarteoriatarrek MUGI txartela erabili ahal izango dute Manttangorrin, 2016ko urtarrilaren 1etik aurrera.

Zaballosek: Merkatu egingo da nabarmen bidaiaren kostua ohiko bidaiarientzat eta hobarietarako eskubidea dutenentzat

1. argazkia

Lasarte-Oriako alkate Jesus Zaballos oso pozik agertu zen erabakiarekin, aukera emango baitu “Lasarte-Oriako hiribusean egindako bidaiak kontuan izan daitezen txartelaren hileko deskontuen kupoan. Gainera, MUGI txartelak eskubidea ematen duen autobusen eta trenen sarean egin ahal izango dituzte garraio aldaketak. Horrek guztiak, zalantzarik gabe, mesede egingo die herritarrei.”

Hobari bereziak aplikatuko dira, halaber, adinaren eta familiako egoera ekonomikoaren arabera. Adibidez, 25 urtetik beherakoek, %14ko hobaria izango dute txartela birkargatzerakoan. 65 urtetik gorakoek, %65ko ezgaitasuna izan eta hobari sozialerako eskubidea dutenek, %108ko hobaria izango dute. Izaera orokorreko familia ugariek, %25eko hobari erantsia izango dute, eta izaera berezikoek, %100ekoa.

Uztailaren 14ko osoko bilkuran, PSE-EE, EH Bildu, EAJ-PNV y PPren babesarekin, Lasarte-Oriako Udala Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzan sartzea onartu zen. Horrela, partzuergoan benetan sartzeko baldintzak bete ziren: GGLAren Estatutuak nahiz Erregelamenduak, eta Udalaren, GGLAren eta TSSTren arteko hitzarmena onartzea.

MUGI txartelaren zerbitzua martxan jartzeko, beharrezkoa izango da 24.938€ko inbertsioa, autobus barruan irakurketa eta kontrol ekipoetarako eta sistemak behar duen software informatikorako