Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   MARATOI SOLIDARIOA

Garuneko paralisiaren aurkako maratoi solidarioa Saito gimnasioan

Datorren larunbaterako, maiatzak 18, goizeko 10:00etan, Saito gimnasioak kirol-ekitaldi solidario bat antolatu du, garuneko paralisiak jotako seme bat duen familia batentzat dirua biltzeko eta horrelako familiek nozitzen duten egoera salatzeko.

1. argazkia

Maratoia, izaera solidariokoa, Loidibarrengo frontoian egingo da. Hara agertzen direnek zumba, pilates edo jumping bezalako jardueretan parte hartu ahalko dute. Goizean zehar Kangoo erakustaldi bat ere egingo da.

Bi ordu inguru iraungo duen ekitaldirako sarrera 10 €-koa izango da (aldez aurreko salmentan) eta 12 €-koa ekitaldiaren egunean helduentzat. Haurrek 5 € eta 7 € ordainduko dituzte, hurrenez hurren. Aldez aurreko salmenta Also tabernan, Marbell ile-apaindegian eta Buenetxea tabernan egingo dute.

Aurkezpena baliatuz, antolatzaileek salatu zuten garuneko paralisia duen pertsona bat mantentzeak kostua handiak dituela, baina laguntza gutxi jasotzen dutela, kostu horien parte txiki bat baizik estaltzen ez dutenak. Garuneko paralisia nozitzen duten pertsonen premia bereziak benetan asetzeko beharra erreklamatu zuten.

Adierazi zutenez, bildutako diruak garuneko paralisiak jotako seme bat duen familia bati laguntzeko balioko du. Ospitalean egoteagatik, ezin izan ziren bertan egon.

 

Iturria: Lasarte-Oriako Udala