Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   IKASTAROAK

Neguko Gaztelekuko eta Kultur-etxeko ikastaroak

Ireki da Gaztelekuaren eta Kulturetxearen neguko ikastaroetan izena emateko epea. Epe hori urtarrilaren 11tik urriaren 20ra izango da.

1. argazkia

Gaztelekuaren kasuan, 4 dira aurreikusitako ikastaroak, eta institutuetan egindako inkesta batzuetatik atera dira: Graffiti, Break Dance & Shuffle, Dance Hall eta Gitarra. Ikastaro horiek 12tik 30era urteko gazteei zuzenduak daude. otsailaren 1ean hasi eta apirilaren 7an bukatuko dira, eta astean 2 ordukoak dira. Informazio gehiago jaso edo izena eman nahi dutenek Gaztelekura joan behar dute:

  • Graffiti: ostiralero 18:00etatik 20:00etara, otsailaren 3tik 24ra.

  • Break Dance & Shuffle: ostegunero 18:00etatik 20:00etara, otsailaren 2tik apirilaren 6ra

  • Dance Hall: ostiralero 18:00etatik 20:00etara otsailaren 3tik apirilaren 7ra

  • Gitarra: asteazkenero 18:00etatik 20:00etara, otsailaren 1etik apirilaren 5era.

Kulturetxeak pertsona helduentzat aurtengo neguan antolatuko dituen ikastaroak, berriz, bost dira: Berokien konponketa, Autoestimua, Sabel dantza, Marrazketa eta kolorea eta Egur taila. Informazio gehiago jasotzeko edo inskripzioa egiteko, Kulturetxera joan behar da:

  • Berokien konponketa: asteartero 19:00etatik, 21:00etara urtarrilaren 31etik apirilaren 4ra

  • Autoestimua: asteazkenero 19:00 21:00 otsailaren 1etik apirilaren 5ra

  • Sabel dantza: ostegunero 19:45etatik 21:15etara otsailaren 2tik apirilaren 6ra

  • Marrazketa eta kolorea: ostiralero 18:00etatik 20:00etara otsailaren 3tik apirilaren 7ra

  • Egur Taila: astelehenero 17:30etatik 20:30etara otsailaren 6tik azaroaren 27era

Kasu guztietan, parte-hartzaileen hizkuntzazko gaitasunak ezarriko du ikastaroa zein hizkuntzatan emango den.

Gaztelekuko ikasataroak

Manuel Lekuonako ikastaroak

Iturria: Lasarte-Oriako Udala