partekatu
• NEGUKO IKASTAROAK
Neguko Gaztelekuko eta Kulturetxeko ikastaroak
Ireki da Gaztelekuaren eta Kulturetxearen neguko ikastaroetan izena emateko epea. Epe hori urtarrilaren 21tik urriaren 28ra izango da

Gaztelekuaren kasuan, 4 dira aurreikusitako ikastaroak, eta institutuetan egindako inkesta batzuetatik atera dira: Komikia eta Ilustrazioa, Break Dance, Dance Hall eta Gitarra. Ikastaro horiek 12tik 30era urteko gazteei zuzenduak daude. Otsailaren 3an hasi eta Martxoaren 18an bukatuko dira, eta astean 2 ordukoak dira. Informazio gehiago jaso edo izena eman nahi dutenek Gaztelekura joan behar dute:
• Komikia eta Ilustrazioa: ostegunero 18:00etatik 20:00etara
• Break Dance: ostegunero 18:00etatik 20:00etara
• Dance Hall: ostiralero 18:00etatik 20:00etara
• Gitarra: asteazkenero 18:00etatik 20:00etara
Kulturetxeak pertsona helduentzat aurtengo neguan antolatuko dituen ikastaroak, berriz, zortzi dira: Oroimen Tailerra, Bizkarreko Mantenimendua, Coaching Familiarra, Olio eta Pintura, Polinesiako Dantzak, Literatura Tailerra, Egur Taila eta Ardo-Dastatzea. Informazio gehiago jasotzeko edo inskripzioa egiteko, Kulturetxera joan behar da:
• Oroimen Tailerra: astelenero 107:00etatik, 19:00etara Otsailaren 1etik Martxoaren 14ra
• Bizkarreko Mantenimendua: asteartero 19:45etatik 21:15etara Otsailaren 2tik Martxoaren 15ra
• Coaching Familiarra: astelehenero 19:15etatik 21:15etara Otsailaren 1tik Martxoaren 14ra
• Olio eta Pintura: asteartero 18:00etatik 20:00etara Otsailaren 2tik Martxoaren 15ra
• Polinesiako Dantzak: ostiralero 10:00etatik 12:30etara Otsailaren 5tik Martxoaren 18ra
• Literatura Tailerra: ostiralero 17:00etatik 19:00etara Otsailaren 5tik Ekainaren 24ra
• Egur Taila: asteazkenero 17:30etatik 20:30etara Otsailaren 3tik Azaroaren 30era
• Ardo Dastatzea: Martxoa 4, 18:00etatik 21:00etara Otsailaren.
Kasu guztietan, parte-hartzaileen hizkuntzazko gaitasunak ezarriko du ikastaroa zein hizkuntzatan emango den.
Iturria: Lasarte-Oriako Udala