partekatu
• MERKATARITZA
Aterpeak Stockaren Azoka egingo du beste behin
Irailaren 2tik 4ra, Lasarte-Oriak merkataritzako Stockaren Azokaren beste edizio bat egingo du, eta 15 establezimenduk hartuko dute parte.
Agustín Valdivia alkatearen presentziarekin, Aterpeako ordezkariek aurkeztu zuten aurten irailaren 2tik 4ra egingo den azoka. 15 dendak denboraldiko produktuen soberakinak eskainiko dizkiete lasarteoriatarrei. Aurten, denda parte-hartzaileak hauek izango dira: Ana gizonezkoen ile-apaindegia, Mabel moda, Deco 75 Textil Hogar, Inés Flores artisautza, Olmi mertzeria, Bazar Abreu, Urruzola Mertzeria, Fernandez Ehunak, Alba Moda, Imagine jantzi-denda, Leder oinetakoak, Arregui elektrizitatea, Iturbe zapata-denda, Mauxa mertzeria eta Dulce Tentación.