Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   POLIKIROLDEGIA

Bizikleta berriak Kiroldegiko ziklismoko aretorako

Abenduaren 12tik aurrera, kiroldegi munizipaleko indoor ziklismoko aretoak bizikleta berriak dauzka spinningean aritzeko. Bizikleta guztiak ordeztu dira: guztira 20 bizikleta estatiko adjudikatu zaizkio, 37.673 euroan, Astigarragako Argysan enpresari.

1. argazkia

Bizikleta berrien ezaugarri nabarmengarrienak hauexek dira: Erresistentzia-sistema magnetiko bat daukate, 1etik 24ra bitartean erregula daitekeena. Erresistentzia-mota horri esker, pedalketa suabea da eta higaduragatik alteraziorik ez duena. Potentziometroa kalibratzeko sistema dute, bizikleta guztiek erresistentzia bera izan dezaten. Kontsola bat daukate, datu hauek ematen dituena: minutuko pedal-biraketak, garatutako potentzia eta kontsumitutako kilokaloriak, erabiltzailearen bihotz-taupaden maiztasuna (bihotz-frekuentzia neurtzeko sistema gehienekin bateragarria), egindako distantzia, saioan igarotako denbora, guztira ibilitako distantzia eta zein erresistentzia-mailatan pedalkatzen ari den. Modelo profesionaleko pedalierra eta Shimano pedal mistoak dituzte.

Lasarte-Oriako kirol-instalazioetan oraindik orain egin diren beste inbertsio batzuk hauek dira:

  • Kiroldegiaren estalkia inpermeabilizatzea, José Aizpurua Unanue S.L. enpresak 37.637 euroan egina.

  • Gimnasioko zorua bernizatzea, Iñaki Lasak egina eta 4174 euroko kostua izan duena.

  • Kiroldegiko dutxak legionellaren kontrako legedira egokitzeko lanak, Tarte S.L. enpresak 32.128 euroan eginak.

  • Trinket munizipaleko estalkian haizeteagatik izandako hondaketak konpontzea, Cubiertas Pagola S.L. enpresak 12.415 euroan egina.

Iturria: Lasarte-Oriako Udala